Gizartea -
Lan-istripua
Langile bat zauritu da gidatzen ari zen kamioia iraulita, Bilbon
Suhiltzaileek erreskatatu behar izan dute behargina eta, ondoren, Basurtuko Ospitalera eraman dute. Aste honetan bi langile hil dira Santurtzin, lan-istripuan.
Agentziak | Erredakzioa
Langile bat zauritu da lan istripuan, Arangoiti Bilboko auzoan, gidatzen ari zen kamioia irauli eta ez atzera ez aurrera egin ezinik geratuta, Segurtasun Sailak zabaldu duenez.
Istripua 13:45ak aldera jazo da, aipatutako auzoan. Suhiltzaileek erreskatatu behar izan dute behargina eta, ondoren, Basurtuko Ospitalera eraman dute.
Lan-istripu kale pribatu batean gertatu da, antza denez, Irakasle-eskola zegoen lekuan eraikitzen ari diren etxeen obretan.
Aste honetan, izan ere, bi langile hil dira Bizkaian, Santurtzin izandako bi lan-istriputan. Horietako bat teilatu batetik behera erorita eta, bestea, makina batek harrapatuta hil ziren.