Gizartea -
Santurtzi
Lan-istripuan hil ostean saiatu dira gizarte-segurantzan alta ematen
Joan den asteartean Santurtzin hil zen 58 urteko behargina gizarte-segurantzan alta eman gabe ari zen lanean.
agentziak | erredakzioa
ELA sindikatuak salatu du joan den asteartean Santurtzin hildako langilea gizarte-segurantzan alta eman gabe ari zela lanean eta hil ostean saiatu zirela hari alta ematen.
Alabaina, ELAk zehaztu du ez zutela helburua lortu. Behargina autonomoa zen eta laneko lehendabiziko egunean hil zen.
Ezbeharra asteartean jazo zen, 10:15 inguruan, Santurtziko Balparda industria-gunean. 58 urteko langilea hutsik zegoen pabilioi bateko sabaia eraberritzen ari zen, zortzi edo bederatzi metro inguruko altueratik behera erori zenean.
ELAk salatu du arriskuak ekiditeko neurriak urriak zirela.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea