Gizartea -

Valentzia

48 eguneko haurtxoa jotzeagatik kartzelara bidali dituzte gurasoak

Emakume batek udaltzainei deitu zien, gizonezko bat umetxoa jipoitzen ari zelako pixoihalak aldatzen zizkion bitartean.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Orihuelako (Valentzia) epaile batek behin-behineko kartzela zigorra ezarri die, ustez, 48 eguneko haurra jipoitu duten gurasoei, Valentziako Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak esan duenez.

Pasaden astelehenean, emakume batek haurtxoa jipoitzen ari zen gizonezko bat ikusi zuen, pixoihalak aldatzen ari zizkiola. Hortaz, lekukoak udaltzainei deitu zien gertatutakoa salatzeko.

Hori dela eta, Segura Behereko ospitalera eraman behar izan zuten jaioberria.

Gurasoak atzo, osteguna, Orihuelako epaitegietara gerturatu ziren, baina ez zuten deklaratu nahi izan. Umetxoaren tutoretza Valentziako Generalitatearen esku geratu da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Emakumeak tratu txarrak Gizartea albisteak Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Valentzia gaur Gurasoak albisteak