Gizartea -
Trafikoa
Istripua izan, ihes egin eta positibo emateagatik atxilotuta, Iruñean
Baimendutako alkohol-tasa baino hiru aldiz handiagoa eman du gidariak.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Gidari bat atxilotu dute Iruñean, zirkulazio-istripua izan, ihes egin eta ondoren egindako alkoholemia-proban positibo emateagatik.
Astelehen gauean jazo da ezbeharra, Iruñeko Udaltzaingoak ohar bidez zabaldu duenez. Horren arabera, baimendutako alkohol-tasa baino hiru aldiz handiagoa eman du gidariak. Hori dela eta, atxilotu egin dute, eta beharrezko izapideak bukatutakoan eramango dute epailearen aurrera.
Iruñeko Udaltzaingoak zazpi zirkulazio-istripu arin zenbatu ditu azken orduetan, baina ez da inor zauritu.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea