Gizartea -

Emakumeen aurkako indarkeria

Gizon bat atxilotu dute Gasteizen bikotekide ohiari eraso egiteagatik

Bikotekide ohiak tratu txarrak eman zizkiola salatu zuen emakume batek astelehenean, baina biek zituzten erasoen arrastoak gorputzean. Beraz, emakumeak ere eman beharko ditu azalpenak.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

29 urteko gizon bat atxilotu dute Gasteizen, bikotekide ohiari eraso egitea egotzita, Udaltzaingoak agiri baten bidez jakitera eman duenez.

Atzo, 17:00ak aldera, emakumearen abisua jaso zuen Udaltzaingoak. Ustezko biktimak bikotekide ohiaren tratu txarrak salatu zituen telefonoz.

Udaltzainak biktimaren etxebizitzara joan ziren, Lakua auzora, eta ustezko erasotzailea eta biktima aurkitu zituzten bertan. Antza denez, eztabaida beroa izan zuten biek, eta gizonak eraso egin omen zion emakumeari.

Agenteek gizona atxilotu zuten eta ustezko biktima etxean utzi zuten, hiru seme-alaba adingabeak zaintzen. Emakumeak, baina, gertatukoaren inguruko azalpenak eman beharko ditu; izan ere, biek zituzten erasoen seinaleak gorputzean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Espainian Gasteiz albisteak Eguneko albisteak