Gizartea -
Esquadra Mossoak
70 atxilotu droga trafikoaren aurkako operazio batean, Katalunian
Bartzelonako Sant Marti eta Sant Adria del Besoseko La Mina y Besos auzoetan droga saltzeko etxebizitzak areagotu zirela egiaztatu ondoren operazioa abiatu zuten mossoek.
Agentziak | Erredakzioa
Gutxienez 70 lagun atxilotu dituzte Esquadra Mossoek droga trafikoaren aurkako operazio batean, Kataluniako 14 herritan. Sarekada goizaldean hasi dute.
Esquadra Mossoen iturriek jakitera eman dutenez, atxiloketa gehiago egin ditzakete; izan ere, operazioa ez da oraindik bukatu. Bartzelonako Sant Marti eta Sant Adria del Besoseko La Mina y Besos auzoetan droga saltzeko etxebizitzak areagotu zirela egiaztatu ondoren operazioa abiatu zuten mossoek.
Azken auzoan, zenbait etxebizitza legez kanpo okupatu zituztela salatu dute bertako bizilagunek azken asteetan.
Operazioa 04:30ean abiatu da. Bartzelonako eta Badalonako bi epaitegik sarekada zuzendu dute. Bartzelonako eta Sant Adriako auzo horietan bi ikerketa aldi berean egin dituzte poliziek.
Kokaina eta heroina
Bi auzo horietako etxebizitzetan batez ere kokaina eta heroina saltzen zituzten.
Era berean, Badalona, Ripollet, Vacarisses, La Llagosta, L'Hospitalet de Llobregat, Sant Boi, El Prat, Viladecans eta Igualadan, denak Bartzelonan, eta Tarragonako hirian operazioa egiten ari dira.