Gizartea -
GERTAKARIA
Udaltzaingoaren izenean iruzurgileak atzeman dituzte Iruñeko dendetan
Hainbat lagun dendaz denda atzeman dituzte azken egunotan, Udaltzaingoaren aldizkari baterako publizitatea saltzen ari direla esanez.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Iruñeko Udaltzaingoaren izenean hiriko hainbat dendetan ustez iruzur egiten ari dira. Hainbat lagun dendaz denda atzeman dituzte azken egunotan, Udaltzaingoaren aldizkari baterako publizitatea saltzen ari direla esanez. Ohar baten bidez, Udaltzaingoak ohartarazi du hori guztia iruzurra dela, eta dendariei publizitaterik ez erosteko abisua eman die.
"Udaltzaingotik jakinarazi nahi dugu gure erakundeak ez duela zerikusirik Iruñeko dendetan publizitatea saltzen ari direnekin, ez eta aldizkariarekin ere", esan du Udal Poliziak, ohar batean.
Gertakariekin lotutako zantzurik atzemango balute, berehala, 092 telefonora deitzeko eta Koordinazio Zentroarekin harremanetan jartzeko eskatu die Udaltzaingoak dendariei.