Gizartea -

Genero indarkeria

Emakume batek senarra hil du Sevillan, tratu txarrak ematen zizkiolako

Emakumezkoak bere buruaz beste egin du, baina, ohar batean, senarra erasotzailea zela idatzi zuen.

Senarra hil ondoren bere buruaz beste egin du emakume batek Sevillan

0:36

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Emakume batek ustez senarra hil du, Sevillan, eta, ondoren, bere buruaz beste egin du, Polizia Nazionalak jakitera eman duenez. Eustaquio Barron kaleko etxebizitza batean izan da gertakaria, Pumarejo plazatik gertu.

Hil aurretik, senarrak tratu txarrak ematen zizkiola idatzi zuen emakumezkoak.

Lehen informazioen arabera, 63 urteko emakumeak labanaz hil du 70 urteko gizonezkoa. Poliziaren arabera, emakumeak gutxienez kolpe bortitz bat eman dio senarrari mailu batez, eta, ondoren, bere buruaz beste egin du, urkatuta.

Polizia Nazionalak ikerketa abiatu du, gertatutakoa argitzeko. Senar-emazteen gorpuak bikotearen alaba batek aurkitu ditu.

 

____________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea Eguneko albisteak