Gizartea -

Ezbeharra Nafarroan

Hiru zauritu, bi larri, Saratsan izandako talka baten ondorioz

Cordovillako suhiltzaileek erreskatatu behar izan dituzte zaurituak; izan ere, ibilgailuetako ateak trabaturik geratu dira.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hiru pertsona larri zauritu ziren, horietako bi larri, Saratsan (Nafarroa), bi ibilgailuk aurrez aurre talka eginda. Istripua igande arratsaldean izan zen, 13:36an, N-240-A errepidean, Foru Gobernuak jakitera eman duenez.

Ibilgailuetako batean 55 eta 43 urteko bi pertsona zihoazen. Larri zauritu ziren biak, eta Nafarroako Ospitalera eraman behar izan zituzten.

Hirugarren zauritua ere ospitale horretara eraman zuten. Beste ibilgailuan zihoan 41 urteko bidaiaria da, eta kolpe arinak ditu.

Cordovillako suhiltzaileek erreskatatu behar izan zituzten zaurituak; izan ere, ibilgailuetako ateak trabaturik geratu ziren. Istripua dela eta, hiru orduz izan ziren arazoak ibilgailuen joan-etorrian; izan ere, bi noranzkoak itxi behar izan zituzten.

Beste hiru zauritu, Caparroson

Bestalde, beste hiru pertsona zauritu ziren Caparroson, N-121 errepidean. Murillo el Frutoko errepidearen bidegurutzean gertatu zen ezbeharra.

Istripuan, 19, 21 eta 22 urteko hiru emakume zauritu ziren. Nafarroako ospitalera eraman zituzten, baina zauri arinak omen zituzten.

Tafallako foruzainak bertaratu ziren, baita Caparrosoko talde medikoa ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Euskal Herrian Nafarroako albisteak Gaurko azken ordukoa