Gizartea -
Ezbeharra
Gizonezko bat hil da Lantaronen, autoarekin Sobrongo urtegira erorita
Oraindik argitzeke dauden arrazoiak tarteko, autoa A-2122 errepidetik atera eta urtegira erori da.
Agentziak | Erredakzioa
33 urteko gizon bat, Briviesca herrikoa (Burgos), hil da Lantaronen, autoarekin Sobrongo urtegira erorita, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Hildakoa zen ibilgailuko bidaiari bakarra. Suhiltzaileek eta Ertzaintzako urpekariek 16:30ak aldera aurkitu dute gorpua, baina epailearen baimena jaso zain daude gorpua altxatzeko.
Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, ezbeharra arratsaldeko ordu bietan gertatu da. Oraindik argitzeke dauden arrazoiak tarteko, A-2122 errepidetik zihoan autoa errepidetik atera da Lantaron parean eta urtegira erori da.
Istripuaren berri izandakoan, Ertzaintzako urpekariak, helikoptero bat eta Gasteizko eta Miranda Ebroko suhiltzaileak bertaratu dira.