Gizartea -
Gertakaria Malagan
Hiru urteko arrebari abusuak egin dizkio eta irudiak saldu ditu
14 urteko mutil batek arrebari egindako gehiegikeriak grabatu ditu eta irudiak Internet bidez zabaldu ditu, diruaren edo kontsolen truke.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Esteponako (Malaga) 14 urteko mutil bat adingabeentzako zentroan sartu dute, hiru urteko arrebari abusuak egiteagatik eta gehiegikeria horien irudiak dirua edo kontsolak lortzeko saltzeagatik.
Mutikoak abusuak bideoz grabatzen zituen eta ondoren pederastei saltzen zizkien, Internet bidez, Vocento Taldeak jakinarazi duenez.
Salaketa baten ondorioz, Guardia Zibilak ikerketa bat jarri zuen abian eta irudi horiek Internet bidez lortu zituzten ustezko pederastak atxilotu ditu. Atxiloketak Irunen eta Madrilen egin dituzte.
Mutikoa adingabeen zentro batean sartzeko agindua eman du epaileak.