Gizartea -

Donsotia 2016

Hizkuntza eskubideen protokolorako ildoak zehazten hasi da DSS2016

Donostia 2016 ekimenak Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Protokolo bat onartuko du hurrengo urteko abenduan.

Protokoloaren ildoak zehaztuko dituzten adituak. EFE
Protokoloaren ildoak zehaztuko dituzten adituak. EFE
Protokoloaren ildoak zehaztuko dituzten adituak. EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hizkuntza gutxituetan aditu diren hainbat pertsonak bilerak egingo dituzte gaur eta bihar Donostian, Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Protokoloa sortzeko ildoak zehazteko. Hurrengo urteko abenduan onartuko dute gutuna, Donostia 2016 ekimenaren baitan.

Lehen bilera jada egin dute gaur, Tabakaleran.

Pablo Berastegui DSS2016ko zuzendariak eta Paul Bilbao Kontseiluko idazkari nagusiak azaldu dutenez, aipatutako adituen ekarpenekin protokoloaren zirriborroa egingo dute.

Ondoren, urtarrilean "kanpo ekarpenetarako" irekiko dute testua, "gizarteak ere zeregin funtsezkoa" izatea baita helburua.

Hain zuzen ere, hauek dira adituak: Ferran Suay (Valentziako Unibertsitatea), Iñigo Urrutia (EHU), Jaume Vernet (Tarragonako Rovira i Virgili Unibertsitatea), Miquel Strubell (Europako Kontseilua), Iñaki Martínez de Luna soziologoa eta Pilar Garcia Negro (BNG).

Azken horrek Hizkuntza Eskubideen Nazioarteko Adierazpenaren batzorde zientifikoan ere parte hartu zuen. Gutun hori Unescok onartu zuen, 1996an, Bartzelonan.

"Bartzelonako Adierazpenak duela 19 urte egin zuen bezala, gaur hemen hasitako lanak ahalbidetu egingo du Donostia 2016 erreferente izatea hizkuntza eskubideen alorrean", adierazi du Paul Bilbaok.

2016ko abenduan onartuko duten adierazpena DSS2016ren ondareetako bat izango da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostiako Udala Euskarari buruzko berriak Donostia albisteak Gipuzkoa Donostia 2016 argazkiak Euskal Autonomia Erkidegoa Eguneko albisteak