Gizartea -

Basauri

Urtebeteko espetxealdia, supermerkatu bateko langilea jipoitzeagatik

Langileak lapurretan harrapatu zuen emakumea, eta honek bultzakada eman zion eta hainbat aldiz jo zuen, ihes egitea lortu arte.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bizkaiko Auzitegiak urtebeteko espetxe-zigorra berretsi du Basauriko supermerkatu batean lapurreta egin eta langile bat jipoitu zuen emakumearentzat.

Horrenbestez, Bizkaiko Auzitegiak atzera bota du akusatuaren helegitea, eta berretsi egin du 2015ko apirilean Bilboko epaitegi batek aipatu emakumeari ezarritako zigorra.

Gertakariak 2014ko urtarrilaren 10ean jazo ziren, Eroskik Basauriko Extremadura kalean duen saltokian. Emakumeak hainbat produktu lapurtu zituen, guztira 182,49 euroko balioa zutenak.

Supermerkatutik ateratzekotan zegoela, baina, langile batek atzeman egin zuen, eta lapurtutakoa itzultzeko eskatu zion. Orduan, bultzaka hasi zitzaion eta hainbat aldiz jo zuen. Azkenean, behargina lurrera erori zen eta erasotzaileak ihes egitea lortu zuen.

Erasoaren ondorioz, supermerkatuko langileak lesioak izan zituen ukondoan eta sorbaldan. Bost egun behar izan zituen bere onera etortzeko.

Urtebeteko kartzela-zigorraz gain, emakumeak 120 euroko isuna ordaindu beharko du, langileari 150 euroko kalte-ordaina eman beharko dio, eta Eroskiri 41,74 euro ordaindu beharko dizkio.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eroski Basauri Delituak albisteak Gizartea bideoak Gaurko azken ordukoa Supermerkatuak gaur