Gizartea -

Bizkaia

Alonsotegik ez die Errotako herritarrei zorra kitatzea eskatuko

Eraikuntza enpresa baten porrotaren ondorioz egin gabe geratu ziren lan batzuk ordaintzea eskatzen zien; milioi bat euro, guztira. Orain, ikusteko dago nork hartuko duen bere gain.

Errotako herritarren protesta kartelak. Argazkia: EiTB
Errotako herritarren protesta kartelak.
Errotako herritarren protesta kartelak. Argazkia: EiTB

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alonsotegin, bi hilabete iraun duten protesten ondoren, Udalak ez ditu Errota kaleko bizilagunak beraien etxeak eta herriko plaza egin zuen Basaldi enpresa eraikitzaileak utzitako zorra ordaintzera behartuko. Alonsotegiko Udalak (EAJ) plazaratutako bandoan argitu du preskribatutzat jo dituela kitapen horiek.

Udalak 9.000 mila eta 30.000 euro arteko zorra ordaintzea eskatzen zien bizilagunei, beraien etxebizitzak eta herriko plaza egin zituen Basaldi enpresak porrot egin ondoren. Izan ere, pisua erosi zutenean, letra txikiz idatzitako klausula bat sinatu zuten, jakitun ez zirela, enpresak porrot eginez gero erantzuleak beraiek izango zirela adierazteko.

Ondorioz, bizilagunek ez dute enpresaren zorra ordaindu beharko, baina ikusteko dago nork hartuko duen bere gain milioi bat euroko zorra.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euzko Alderdi Jeltzalea Bizkaiko albisteak Albisteak