Gizartea -
TRAFIKOA
Auto-ilarak Mungian, bost ibilgailuk talka egin eta gero
Ertzaintzak jakitera eman duenez, 07:40an izan da istripua, Laukariz inguruan, Bilboko noranzkoan.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Auto-ilara luzeak sortu dira Mungian, Bi-631 errepidean, bost ibilgailuk talka egin ondoren. Ertzaintzak jakitera eman duenez, 07:40an gertatu da istripua, Laukariz inguruan, Bilboko noranzkoan.
Bost ibilgailu nahasi dira: horietako bik kolpe txiki batzuk hartu dituzte, eta berehala eraman dituzte bertatik; besteak, aldiz, erreietako batean egon dira ia bi orduz, trafikoa oztopatzen.
Garabiak erabiliz eraman dituzte traban geratu diren ibilgailuak errepidetik, 09:20 inguruan, eta ordu horretan hasi da autoen joan-etorria bere onera etortzen.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea