Gizartea -
Bilboko Zazpikaleetan
Txakurrentzat jakiak eskaintzen dituen taberna bat ireki dute Bilbon
Zazpikaleetako 'Belfos y Trufas' saltokian animalientzako zerbezak, pizzak, palomitak, patatak, pastelak eta saltxitxak egiten dituzte.
EFE | ERREDAKZIOA
Txakurrentzat jakiak eskaintzen dituen taberna berri bat ireki dute, berriki, Bilboko Zazpikaleetan eta bertan animalientzako "zerbezak", pintxoak, saltxitxak, palomitak, patatak, pastelak eta bestelako gozoak aurki daitezke.
Animaliak maite dituzten Giovanna eta Adriana Rentería ahizpek ireki dute Belfos y Trufas izeneko saltokia eta tabernako mostradore txikia era guztietako produktuz beteta dago.
"Txakurrak zoriontsu izango diren gune bat sortu nahi nuen. Jabeak kexu dira txakurrak eroso egon daitezen toki gutxi daudelako. Hala, taberna bat irekitzea pentsatu nuen, beraiek ere zerbait hartzeko aukera izan dezaten", esan dio Giovanna Renteriak EFEri.
Tabernaren barruan jabeentzako atseden gune bat ere badago, txakurrek zerbait hartzen edota jolas egiten duten bitartean atseden har dezaten.
Gainera, epe motzean eguneko menuak eskaintzen hasiko dira. Menuan kalitate altuko janari lata bat, postrea eta zerbeza bat eskainiko dute.
Bestalde, igandetan "perri pote" ekimena jarri dute martxan, pintxo potea txakurrengana ere zabalduz.