Gizartea -

Gasteiz

Sute bat ikertzen ari dira, indarkeria matxista izan daitekeelakoan

Kiskalitako etxebizitzaren jabeak bikotekide ohiaren kontrako salaketa jarri zuen, sutea berak piztu zuelakoan. Gertakaria jazo eta biharamunean bere buruaz beste egin zuen gizonezkoak.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Joan den larunbatean Gasteizko etxebizitza batean izandako sutea ikertzen ari da Ertzaintza, emakumeen kontrako indarkeriarekin lotuta egon daitekeelakoan.

Gertakariak zezen plazatik hurbil dagoen eraikin bateko etxean jazo ziren. Sutea 12:30 inguruan piztu zen. Ez zen inor zauritu, baina kalte materialak handiak izan ziren.

Igandean, etxebizitzaren jabeak Ertzaintzarengana jo zuen, sutearen egilea bere bikotekide ohia izan zitekeela esanez eta haren kontrako salaketa bat jarrita.

Ertzaintza kasua emakumeenganako indarkeria aztertzen duen epaitegiaren esku utzi zuen astelehenean. Sutea nahita piztutakoa izan zen eta gertakaria indarkeria matxistarekin lotuta dagoen argitu behar dute orain.

Segurtasun Sailak azaldu duenez, etxebizitzako jabearen bikotekide ohiak bere buruaz beste egin zuen joan den igandean, hots, sutea izan eta biharamunean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gasteizko Udala Tratu txarrak Gasteiz Albisteak