Gizartea -

BERRIKUNTZA

'Quality Innovation of the year 2015' saria irabazi du Vicomtech-IK4k

Aortaren aneurisma hausteko arriskua duten gaixoentzat protesi pertsonalizatuak diseinatzeko sistema berritzaile bat saritu dute.

Argazkia: Vicomtech-IK4
Argazkia: Vicomtech-IK4

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Vicomtech-IK4 zentro teknologikoak Euskal Herriko "Quality Innovation of the year 2015" saria lortu du, Giza eta Osasun Saileko Berrikuntza kategorian. Irudian oinarritutako sistema berritzaile baten inguruko proiektua saritu dute; aortaren aneurisma hausteko arriskua duten gaixoentzat protesi pertsonalizatuak diseinatzeko programa bat jasotzen duena, hain zuzen ere.

"Quality Innovation of the year" sariak Excellence Finland erakundeak banatzen ditu, Finlandian bikaintasuna eta berrikuntza sustatzen dituen erakunde aitzindariak.

Parte hartzen duten erakundeen lehiakortasuna handitzen laguntzea, eta produktu, prozesu edo antolakuntzaren sorkuntza edo garapena suspertzea dira sarien helburu nagusiak.

Lehiaketa honek bi fase ditu: herrialde mailakoa, bata, eta nazioarte mailakoa, bestea. Vicomtech-IK4 Euskal Herrian bere kategorian saritu dute, eta hurrengo pausoa nazioarteko mailara pasatzea izango da.

Saritutako proiektua

Aortaren aneurismak gorputzeko arteria garrantzitsuena den horren paretak etengabe dilatatzea eta ahultzea dakar. Pareta baskularraren hausturak gaixoaren heriotza eragiten du hamar kasutik zortzitan.

Aneurismaren konponketa endobaskularra odolik gabeko kirurgia da, eta arteria femoraletik sartzen den endoprotesi bat erabiltzen du, arteriaren puntu egokietan finkatzeko, aneurismaren pareta odol-zirkulaziotik isolatu eta, ondorioz, haustura saihesteko.

Teknikak arrakasta izateko, ezinbestekoa da endoprotesiaren neurketa, kirurgian eta ondoren sor daitezkeen arazoak txikitzeko. Vicomtech-IK4k garatutako softwareak endoprotesia neurri zehatzekin diseinatzea ahalbidetzen du, gaixoaren eskaner-irudietan oinarrituta, egitura baskularren 3D ereduak lortzeko eta bizkortasunez eta zehaztasun handiz beharrezkoak diren neurriak jasotzeko aukera emanez; beraz, prozesuaren segurtasuna eta eraginkortasuna handitzen du.

Gainera, anatomia konplexu batzuetan endoprotesia ezartzea zaila bada, softwareak protesi pertsonalizatuak diseinatzeko aukera ere ematen du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia bideoak Gizartea Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa