Gizartea -

Kanpaina

'Bono Denda' kanpaina ostiraletik aurrera Bizkaian

Bizkaiko dendetan “kontsumoa bultzatzea” du helburu kanpainak, eta Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bizkaiko Merkataritzako Enpresarien Konfederazioak (CECOBI) bultzatu dute.

Gabonetako erosketak
Gabonetako erosketak
Gabonetako erosketak

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

‘Bono Denda’ kanpainaren edizio berri bat izango da ostiraletik aurrera Bizkaian. Abenduaren 11tik urtarrilaren 30era iraungo du, eta 15.000 bonu jarriko dira salgai, bakoitza 40 euroan. Bonu horiek aukera emango dute ekimenera atxikita dauden dendetan 50 euroko erosketa egiteko.

Bizkaiko dendetan “kontsumoa bultzatzea” du helburu kanpainak, eta Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bizkaiko Merkataritzako Enpresarien Konfederazioak (CECOBI) bultzatu dute. Elkarte hauen laguntza ere jaso du kanpainak: Bilbao Dendak, Bizkaidendak, Ezkerraldenda eta Getxo Enpresa.

BBKren zerbitzu orotarako kutxazainetan eros daitezke bonuak, edozein kreditu- edo zordunketa-txartel erabilita. Muga bat jarri da bonuak ateratzeko: txartel bakoitzeko bi. Hala ere, ez dago mugatuta zenbat bonu erabil ditzakeen pertsona bakoitzak. Internet bidez ere eros daitezke (www.cecobi.es eta www.kutxabank.es helbideetan), baina kutxazainetan jaso behar dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatu da gaur Bizkaian? Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea albisteak Gaurko titularrak Gaurko azken ordukoa Dirulaguntzak gaur