Gizartea -

Emakumeen aurkako indarkeria

44 urteko emakume bat hil dute Madrilen

44 urteko emakumea hilotz aurkitu zuen ostiralean Poliziak, buruan kolpe handia zuela. Haren bikotekide ohia atxilotu dute, hilketa delitua egotzita.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

44 urteko emakume bat hilda aurkitu zuen atzo Poliziak, zaman ebakiak zituela eta buruan kolpe handia zuela. Bikotekide ohia, 49 urtekoa, atxilo hartu du Poliziak, hilketa delitua egotzita.

Madrilgo Polizia iturrien arabera, gertakaria ostiralean jazo zen, 15:30ean, Cañon kaleko etxebizitza batean. Hildako emakumearen 14 urteko alabak aurkitu zuen amaren gorpua, eskolatik etxeratzerakoan.

Madrilgo Udaltzaingoa izan zen bertaratzen lehena eta hark Polizia Nazionalari eman zion abisua. Hildako emakumearen etxebizitzan, biktima, haren alaba, bikotekide ohia eta pisu-kide bat zeuden. Poliziak bikotekide ohia atxilotu du, hilketa egin duelakoan.

---

Indarkeria matxistaren biktimak artatzeko telefonoa: 016.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Espainian