Gizartea -
Gertakaria
Emakume bat zaurituta, Bilboko etxebizitza batean izandako sutean
Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, 06:52an piztu da sua, etxebizitzaren sukaldean. Bertan zeuden sei lagunetatik bat ospitalera eraman dute, kea arnasteagatik.
Agentziak | Erredakzioa
Emakume bat ospitalera eraman dute gaur goizean Bilboko etxebizitza batean piztu den sute batan kea arnastu duelako.
Bilbon, San Frantzisko kalean, dagoen etxebizitza bateko sukaldean piztu da sua, zazpiak aldera, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Bertaratu diren Ertzaintzako agenteek su-itzalgailu batekin egin diote aurre suari eta suhiltzaileak iritsi dira gero. Sei lagun bizi dira etxebizitza horretan eta horietako bat, Basurtoko Ospitalera eraman dute, kea arnastu duelako. Gainerako bizilagunak handik gutxira itzuli ahal izan dira euren etxera.