Gizartea -

NAZIO BATUEN ERAKUNDEA

Emakumeen soldata gizonezkoena baino % 24 txikiagoa da, batez beste

Nazio Batuen Erakundeak gaur zabaldutako txosten baten arabera, zuzendaritza postuen % 25 dago bakarrik emakumeen esku.

Etxeko langileak
Etxeko langileak
Etxeko langileak

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Emakumeek, batez beste, gizonezkoek baino % 24 gutxiago irabazten dute lanean munduan, eta zuzendaritza postuen % 25 bakarrik dago emakumeen esku. Hala ere, emakumeek mundu osoko lan-sistemari egiten dioten ekarpena % 52koa. Nazio Batuen Erakundeak gaur emandako datuak dira, mundu mailakoak.

Addis Abeban aurkeztu dute txostena, goizean, eta bertan jasotzen denez, mundu osoko enpresen % 32k ez du emakumerik zuzendaritza karguetan. Politikan, berriz, nazio mailako parlamentuetako eserlekuen % 22 dago emakumeen esku.

Diruz ordaindutako eta ordaindu gabeko lanetan, bietan dituzte emakumeek gizonezkoek baino baldintza okerragoak. Izan ere, ordaindu gabeko lana, batez ere, emakumeek egiten dute, alde handiarekin. Emakume horiek mugak dituzte soldatapeko lan bat lortzeko.

NBEren esanetan, ezberdintasun horiei aurre egiteko, politika berriak jarri behar dira abian."Giza Garapenaren Zerbitzurako Lana" izenburupean argitaratutako txostenak jaso duen beste datu bat honakoa da: 830 milioi langilek egunean 2 dolar jasotzen dituzte. Denera 200 milioi pertsona daude langabezian; horietako 74 milioi, gazteak dira. 21 milioi langilek, berriz, behartutako lanen bat egiten dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea Ekonomia berriak Eguneko albisteak Albisteak Mundu matxista Feminismoa gaur Gutxieneko soldata