Gizartea -

Ekimena

Geltoki guztietan desfibriladorea izango du Bilboko metroak

Abenduaren 30erako, 41 geltokietan izango da horietako bat eskuragarri.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko metroko geltoki guztietan desfibriladorea izango da urtea amaitu baino lehen, Metro Bilbaok ohar baten bidez iragarri duenez. Hartara, 41 geltokietan izango da horietako bat eskuragarri. Iaz hasi zen metroa hainbat geltokitan desfibriladorea jartzen: Abando, San Inazio, Barakaldo, Santurtzi, Areeta eta Algortako geltokiak izan ziren aurrenekoak. Gainerakoetan, gaur hasi dira horiek paratzen, eta abenduaren 29ra arte jardungo dute zeregin horretan. 2015a amaitu baino lehen, 41 geltokiek izan beharko lukete horietako bat.Erabiltzeko "errazak" dira, eta "Bilboko metroko langileen zein bezeroen esku" egongo dira. Erdiautomatikoak dira, eta telelaguntza zerbitzua dute egunak dituen 24 orduetan. Horrez gain, GPSa eta diagnosi automatikoa egiteko aukera ematen dute. "Zerbitzu honi esker, biziak salba daitezke", nabarmendu dute Bilboko metroko arduradunek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko albisteak Metro Bilbao gertakaria Eguneko albisteak