Gizartea -

Memoria Historikoa

Santurtziko Udalak zazpi kaletako izen frankistak aldatuko ditu

Herritarrek urtarrilaren 16a arteko epea dute izen berriak proposatzeko.

Mendizabal Kapitainaren kalearen hasiera. Argazkia: Jesus Maria Tortajada
Mendizabal Kapitainaren kalearen hasiera. Argazkia: Jesus Maria Tortajada
Mendizabal Kapitainaren kalearen hasiera. Argazkia: Jesus Maria Tortajada

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Santurtzi-ko (Bizkaia) Udalak zazpi kaletako izenak aldatuko ditu, frankismoarekin lotura baitute, Memoria Historikoaren Legea betetzeko.

Hain zuzen ere, hauek dira izena aldatuko dieten kaleak: Mendizabal Kapitaina, Jose Maria Larrea Taldea, Maestro Calles, Daniel Pereda, Ildefonso Arrola, Victor Saez Taldea eta Leonor Amezaga.

Santurtziko bizilagunek urtarrilaren 16a arteko epea dute izen berriak proposatzeko. Proposamenak argudiatuta eta agiriekin aurkeztu behar dituzte.

Mahaigaineratutako izen guztien artean, lantalde batek gutxienez hiru aukeratuko ditu kale bakoitzeko, eta herritarrek boto bidez aukeratuko dute horien artean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Santurtzi bideoak Zer gertatu da gaur Bizkaian? Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Gizartea bideoak Albisteak Frankismoa albisteak Gerra Zibileko biktimak