Gizartea -

Balantzea

Iruñeko eta Tuterako Caritasek 6.500 pertsona artatu ditu 2015ean

Erakundeak dio pobrezia-poltsa sortu dela Nafarroan, krisialdiaren ondorioz, eta ohartarazten du "luzaro" iraungo duela. Foru Erkidegoan, 95.000 pertsona daude baztertze-arriskuan.

Artxiboko argazkia (EiTB).
Artxiboko argazkia (EiTB).
Artxiboko argazkia (EiTB).

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iruñeko eta Tuterako Caritasek 6.478 pertsona artatu ditu 2015ean. Angel Iriarte erakundeko ordezkariak dio pobrezia-poltsa sortu dela Nafarroan, krisialdiaren ondorioz, eta ohartarazten du "luzaro" iraungo duela.

Jasotzen ari diren pobrezia eta baztertzea ez dute erlaziorik bakarrik elikadurarekin; izan ere, arlo askorengan dute eragina. Hortaz, Caritasen ustez, "neurri osoak behar dira, arazoari zenbait arlotatik heltzeko".

Nafarroan, 95.000 lagun daude baztertze-arriskuan, eta 20.000 pobrezia larrian, Caritasek adierazi duenez. Erakundeak Gabonetarako kanpaina aurkeztu eta 2015eko behin-behineko balantzea egin du; guztira, 13.660 lagunek jaso dituzte Caritasen laguntza (artatuak eta onuradunak kontuan izanik), hau da, 2014an baino % 2,4 gutxiago.

Artatuei dagokienez, Iriartek esan du 2014an baino %15 gutxiago izan direla, baina datua oraindik 2010ekoa baino %9 gorago kokatzen dela.

Hezkuntza-maila baxuko eta 30-44 urteko emakumea

Artatuak izan diren pertsonen profila da hezkuntza-maila baxuko eta 30-44 urteko emakumea.

Gainerako datuen arabera, artatuen %40,1 Espainiako herritartasuna dute; seme-alabak dituzten unitate familiarrak %41,84 dira; unitate monoparentalak %15,2 dira; dirusarrerarik gabeko unitate familiarrak %37,7 dira; eta artatuen %94,45 pobrezia larriko egoeran zeuden.

Ekialde Ertaineko eta Balkanetako errefuxiatuak

Beste alde batetik, Angel Iriartek aurreratu ere aurreratu du Elizbarrutiko Caritas Ekialde Ertaineko eta Balkanetako errefuxiatuen egoeran inplikatuko dela; izan ere, 500.000 diru-laguntza emango du erakundeak gune horietan egiten ari den jarduerari laguntzeko.

2015-16ko Gabonetako Kanpainari dagokionez, jakinarazi du lema izango dela "Gabonetan, zabaldu begiak besteei"; xede izango du nabarmentzea "justiziaren ikuspegi kritikoa, eta, hortaz, gizarte-transformaziorako duen gaitasuna".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea gaur Nafarroa Tutera berriak