Gizartea -
Ez da zauriturik izan
125 familia etxetik atera dituzte sute baten eraginez, Barakaldon
Nola ez dakitela, sua piztu da San Bartolome kaleko zortzigarren solairu bateko etxebizitza batean.
Agentziak | Erredakzioa
Sutea Barakaldoko San Vicente dorreetako etxebizitza batean piztu da, eta, ondorioz, ehundik gora familia beren etxeetatik atera behar izan dituzte. Dena dela, ez da zauriturik izan.
Barakaldoko Udalak eta eta Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailak adierazi dutenez, jazoera 14:15ean gertatu da. Ordu horretan, oraindik argitzeke dauden arrazoeingatik, sua piztu da San Bartolome kaleko zortzigarren soilaruko etxebizitza batean, balkoiko armairu batean, hain zuzen ere.
Gertakariaren lekura Ertzaintza, Udaltzaingoa eta suhiltzaileak bertaratu dira, eta handik gutxira itzalitzat jo dituzte garrak. Ez da zauriturik egon.