Gizartea -

Erosketak interneten

EAE, internet bidezko salmenta portzentaje handiena duen erkidegoa

Balear Uharteetako Gobernuak egindako txosten baten arabera, EAEko herritarren % 57k interneten erosketak egin dituzte noizbait.

Argazkia: EiTB
Argazkia: EiTB
Argazkia: EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) herritarren % 57k interneten erosketak egin dituzte noizbait, eta EAE da internet bidezko salmenta portzentaje handiena duen autonomia erkidegoa.

Balear Uharteetako Gobernuko Garapen Teknologikorako zuzendaritzak zabaldutako datuen arabera, EAE dago zerrenda horren buruan Madrilgo autonomia erkidegoaren (% 56,2), Nafarroaren (% 56) eta Kataluniaren (% 55,7) aurretik. Bestalde, zerrenda horren azken postuan kokatuta daude Kanariar Uharteak (% 39,6) edota Andaluzia (% 40,1).

Informazioaren Gizartearen Balear Uharteetako Behatokiak egindako azken ikerketan jaso dituzte aipaturiko datuak.

Espainiako Estatistika Institutuak estatu espainiarreko etxebizitzatan dauden Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiei buruz 2015ean egindako inkesta baliatu dute txostena egiteko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea bideoak Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Kontsumoa Merkataritza albisteak gaur Zer berritasun daude Interneten?