Gizartea -

Herri galdeketa

Aretxabaletan zabor-bilketari buruzko galdeketa egingo dute

Bizilagunek bi aukera izango dituzte: bosgarren edukiontziaren alde egitea edo ‘atez ateko’ sistema babestea.

Zaborrak
Zaborrak
Zaborrak

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Gobernuak baimena eman du Aretxabaletan zabor-bilketa sistemari buruzko herri galdeketa egiteko.

Herri galdeketak antolatzeko eskumena aitortzen die legeak herritarrei, betiere baldintza formal eta material zehatz batzuk betez gero.

Espainiako Gobernuak uste du aipatu gaia Aretxabaletako bizilagunentzat oso garrantzitsua dela eta, ondorioz, galdeketa egiteko baimena ematea erabaki du, “legeak aurreikusitako baldintza guztiak betetzen dituela egiaztatu ostean”.

Galdeketaren helburua zabor-bilketa sistema egokiena aukeratzea izango da. Bizilagunek bi aukera izango dituzte: bosgarren edukiontziaren alde egitea edo ‘atez ateko’ sistema babestea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albisteak Gipuzkoa Gizartea albisteak Gaurko azken ordukoa Hondakinen berrerabilpena Debagoiena eskualdea Ekologia gaur Aretxabaleta albisteak