Gizartea -

Bruselan

Indarkeria matxistaren kontrako Behatokia sortuko du Europak

"Emakumearen aurkako era guztietako indarkeria" salatzeko txostenak, adierazleak eta estatistikak lortzen lagunduko dio Behatokiak Europar Batasunari.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Indarkeria matxistari aurre egiteko eta tratu txarren biktimei laguntzeko Europar Behatokia sortzea adostu du Europar Batasunak. Europan emakumearen aurkako indarkeriaren arazoari aurre egiteko Espainiako presidentetzak egindako proposamenak dira hauek.

Estatu kide askotan gai "tabua" bihurtu den indarkeriaren gaitzari elkarlanean ekiteko lehen tresnak dira gaur Hogeitazazpiek onartu dituzten bi neurri hauek, Viviane Reding Europar Batasuneko presidenteordearen hitzetan.

Gaur adostutako ondorioen txostenak tratu txarrak ezezik, emakumearen aurkako era guztietako indarkeria izango du kontutan; sexu ustiapenerako eta sexu-organoen mozketarako emakumeen eta nesken salerosketak barne.

Europar Batasunean indarkeria mota honen "benetako dimentsioa" salatzeko txostenak, adierazleak eta estatistikak lortzen lagunduko du Behatokiak.

Genero indarkeriaren kontrako telefono zenbaki bakarra sortuko dute. Bertan, EBn indarkeria jasaten duten emakumeei laguntza eta informazioa emango zaie.

Orain, Europako Parlamentuaren erabakiaren zain dago ekimen hau

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea