Gizartea -
GERTAKARIA
Bilbon erretako edukiontziekin lotuta bi lagun identifikatu dituzte
Denera, 33 edukiontzi erre dituzte Bilbon, bart. Getxon ere edukiontzi bat erre dute, eta ondorioz, auto bat kiskali da.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Bilbon, bart, 33 edukiontzi erre dituzte, ustez, piroteknia materiala erabilita. Dagoeneko, bi lagun identifikatu dituzte, erreketa horiekin zerikusia dutelakoan. Bizkaiko hiriburuko Udaltzaingoak jakitera eman duenez, atzo iluntzean, 21:00ak inguruan hasi ziren suteak, gehienak hiriko erdigunean.
Bestalde, lau etxebizitzatan ere sute txikiak izan dira, piroteknia materialagatik. Inork ez du minik hartu.
Navarro Villoslada kalean, berriz, edukiontzi batean izandako suteak inguruan aparkatuta zeuden auto bat eta moto bat kaltetu ditu.
Getxon ere edukiontzi bat erre dute, eta ondorioz, auto bat kiskali da.