Gizartea -
HILKETA
Emakume batek ustez bere ahizpa hil du Bilbon
Lehen ikerketen arabera, eztabaida izan dute bi emakumeek, 91 eta 86 urtekoek, eta ondoren, batek lepoa moztu dio besteari.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
91 urteko emakume batek ustez bere ahizpa hil du, 86 urtekoa, Bilbon, lepoa moztuta. Polizia iturriek jakitera eman dutenez, Bilbo erdiguneko etxebizitza batean izan da gertakaria, Jose Olabarria kalean, 11:45 inguruan.
Lehen ikerketen arabera, eztabaida izan dute bi emakumeek, eta ondoren, batek lepoa moztu dio besteari. Ustezko erasotzaileak ere hainbat zauri zituen, eta Basurtuko Ospitalera eraman dute. Han dago atxilotuta, hilketa delitua egotzita.
Bi emakumeon senitarteko batek deitu du larrialdi zerbitzuetara, abisua emateko. Antza, ustezko hiltzaileak telefonoz deitu dio, gertatutakoaren berri emanez.