Gizartea -

Kalejirak

Horrela helduko dira Hiru Erregeak Hego Euskal Herrira

Bilbon eta Donostian desfileak 18:00etan hasiko dira. Gasteizen eta Iruñean, ostera, kalejirak 19.00etan abiatuko dira.

Errege Magoak. Artxiboko irudia: EiTB
Errege Magoak. Artxiboko irudia: EiTB
Errege Magoak. Artxiboko irudia: EiTB

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Errege Magoen ibilbidea Jesusen Bihotza plazan hasiko da, Bilbon, 18:00etan, Radio Euskadik jakitera eman duenez. Hamar karrozek udaletxean amaituko dute kalejira. Glutenik gabeko ia 3,5 tona gozoki banatuko dituzte.

Gaurko eguna luzea izan behar zutela bazekiten, eta Hiru Erregeak atzo heldu ziren Bilbora. Atseden hartzera joan baino lehen, haurrentzako zenbait mezu utzi zituzten.

Bestalde, Errege Magoak gaur heldu dira Gasteizera trenean, 11:00etan. Desfilea 19:00etan hasiko da, Bilbo Plazan, eta Arabako hiriburuaren erdialdea zeharkatuko du Gasteiz Etorbideraino. Sei karroza izango dira eta bidezko merkataritzako piruletak banatuko dituzte.

Maiestateak Donostiara 15:00ak aldera helduko dira, konkretuki, Kontxara. Kalejira 18:00etan hasiko da Hernani kalean, eta Boulevardera helduko da. Hiru karroza izango dira.

Hiru Erregeak Iruñera Magdalenako zubitik helduko dira. Nafarroako hiriburuaren ibilbideari 19:00etan hasiera emango diote. Kalejira Abejeras kaletik Arrieta kalera joango da. Berorien maiestateak ‘Pasolargo’, ‘Rubia’ eta ‘Copito’ dromedarioek lagunduko dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo albisteak Donostia bideoak Iruñea azken orduko berriak Gabonak argazkiak Gasteiz