Gizartea -

Gutun batean

Pagola: "Elizak aurrekaririk gabeko fede aldaketa bat behar du"

Jesus. Hurbilketa historikoa liburu polemikoa idatzi zuen teologo eta Donostiako bikario ohia "hunkituta" agertu da Gipuzkoa apaizek eman dioten babesarekin.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Antonio Pagola Jesus. Hurbilketa historikoa liburu polemikoa idatzi zuen teologo eta Donostiako bikario ohiak Diario Vascori igorritako gutun batean adierazi duenez, aldaketa sozio-kulturalak ematen ari diren garai honetan "beharrezkoa da Elizak aurrekaririk gabeko fede aldaketa bat egitea". "Jesusengana itzultzea beharrezkoa da Eliza egian eta fideltasunean oinarritzeko", Pagolaren esanetan.

Teologoa "hunkituta" agertu da sinestunek eta ez direnek agertu dioten babesarekin, eta batez ere Gipuzkoako 250 apaizetik gorak sinatu zuten idatzi batengatik. Bikario ohiak argitaratutako liburua denda erlijiosoetatik kendu zutelako elkartasuna adierazi zioten Pagolari.

"Egungo egoeran bere garrantzia du Jesusi buruzko liburu bat idazteak, baina pasarte iragankor bat besterik ez da. Garrantzitsuena oinarrizkoenera itzultzea da, Jesusek bizi zuenera eta zabaldu zuenera. Ez dakigu fede kristauak gure artean zein etorkizun izango duen, kristautasunak 20 mende besterik ez ditu eta Jesusek ziurrenik oraindik ez du onena eman", azpimarratu du Pagolak.

Apaizei esker "irribarrea berreskuratu" duela onartuz eta lanean jarraitzeko asmoarekin agurtu da teologoa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea