Gizartea -
Istripua
Bi lagun zauritu dira, bat larri, Aretxabaletan bi autok talka eginda
Zaurituetako bat, 58 urteko bergararra, larri dago eta, Gasteizeko ospitale batera eraman dute. Beste zauritua, 44 urteko Aretxabaletako bizilaguna, Arrasateko ospitalera eraman dute.
Agentziak / eitb.eus
Bi lagun zauritu dira gaur goizean, 08:00etan, Aretxabaletan, GI-627 errepidean, izandako ezbeharrean.
Bi autok elkarren aurka jo dute, aurrez eta alboz, eta ondorioz, 58 urteko Bergarako bizilagun bat larri zaurituta eraman dute Gasteizko ospitale batera. Bigarren zauritua, 44 urteko Aretxabaletako bizilaguna, Arrasateko ospitalera eraman dute.
Bi gidariak euren autoetan harrapatuta gelditu dira kolpearen ondorioz, eta suhiltzaileek atera behar izan dituzte.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea