Gizartea -
AZPEITIA
Udalak eta Lagun Onak klubak babesa adierazi diote emakumezko taldeari
Zuloak aurkitu zituzten Garmendipe zelaiko nesken aldageletan orain dela aste batzuk. Azpeitiko Udalak eta Lagun Onak klubak 'zuhurtzia' eskatu dute.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Garmendipe futbol zelaiko emakumeen aldageletan aurkitutako zuloak ikertzen ari da Ertzaintza. Orain aste batzuk aurkitu zituzten zuloak nesken taldeko hainbat kidek. Berehala salaketa jarrita, zulo horien nondik norakoak argitzeko ikerketa zabaldu zuen Segurtasun Sailak.
Azpeitiko Udalak eta Lagun Onak klubak, gaur elkarrekin kaleratu duten agiri baten bidez, "elkartasuna eta babesa" eskaini diote emakumezko taldeari eta "zuhurtzia" eskatu dute, gertaera argitu artean.
Agirian baieztatu dutenez, abenduaren 16an aurkitu zituzten zuloak, eta berehala eman zioten Ertzaintzari gertatutakoaren berri.
Lagun Onak taldearen lana nabarmendu dute idatzian, kirol arloan eta maila sozialean. Kasua lehenbailehen argitzeko borondatea erakutsi dute Udalak eta futbol klubak.