Gizartea -

Haurren Gabonetako Parkea

240.000 pertsona bertaratu dira BECeko Gabonetako Parkera

Gehienak eguraldi txarreko egunetan joan dira PINera, bereziki azken astean.

Haurren Gabonetako Parkea, BECen. EiTB
Haurren Gabonetako Parkea, BECen. EiTB
Haurren Gabonetako Parkea, BECen. EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Orotara 240.763 pertsona joan dira abenduaren 17tik urtarrilaren 5era Barakaldoko BECen zabalik izan den Haurren Gabonetako Parkera. Gehienak, eguraldi txarreko egunetan.

BECek agiri batean jakinarazi duenez, bisitari gehienak Bizkaikoak izan dira, baina alboko eta gertuko lurraldeetatik ere asko joan dira, hots, Gipuzkoatik, Arabatik, Nafarroatik, Kantabriatik eta Burgostik.

Antolatzaileen esanetan, aurtengo eguraldia "ezohikoa" izan denez (tenperatura handiak izan direlako gehienbat), bisitari gehienak euri eta hotz egunetan bertaratu dira, batik bat azken astean.

Aurten, pertsona gutxiago gerturatu dira Gabonetako Parkera, iaz 245.000dik gora joan baitziren.

BECek azpimarratu du Gurasoen Gauak "harrera ona" izan duela. Egun berezi hori 2014an berreskuratu zuten, parkearen 50. urteurrenaren harira, eta aurten "milaka guraso" joan direla zehaztu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaiko albisteak Barakaldo Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Gabonak Eguneko albisteak