Gizartea -

Eliza katolikoa

Aita santuak Juan Carlos Elizalde izendatu du Gasteizko gotzain

Hilabete eta hiru hilabete arteko epean hartuko du kargua apaiz nafarrak, Miguel Asurmendiren lekua hartuta.

Juan Carlos Elizalde
Juan Carlos Elizalde
Juan Carlos Elizalde

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Frantzisko aita santuak 12:00etan egin du ofizialki izendapena: Juan Carlos Elizalde Espinal izango da Gasteizko gotzaina, Miguel Asurmendiren ordez.

Elizalde Mezkiritzen (Nafarroa) jaio zen duela 55 urte, eta 1987ko urriaren 3an egin zen apaiz, Orreagan. Filosofian lizentziaduna da Nafarroako Unibertsitatean, eta Teologia Espiritualean Comillasekoan. Beste hainbat karguren artean, apezpiku-bikarioa da egun Iruñea-Orreaga eskualde pastoralean.

Azken 20 urteotan Gasteizko gotzain izan denak, Miguel Asurmendik, 2015ean bete zituen 75 urte (Zuzenbide Kanonikoaren arabera, gotzainek erretiroa hartzeko adin muga). Iaztik, jardunean izan da Asurmendi, izendapena noiz egingo.

Elizaldek hilabete eta hiru hilabete arteko epean hartuko du kargua.

Erreakzioak

Mario Iceta Bilboko gotzainak zorionak eman dizkio Elizalderi eta Elizbarrutiari. Horrez gain, Asurmendiri "aitortza eta eskerrak" helarazi nahi izan dizkio, azken "20 urteotan gorputz eta arima aritu delako eta elizbarrutien artean egindako proiektu komunetan parte hartzeagatik".

Gorka Urtaran Gasteizko alkateak, bestalde, errespetua agertu dio izendatzeari. Adierazi duenez, espero du gotzain berria "malgua eta irekia" izatea eta "Gasteizko eta Arabako errealitate soziala kontuan hartzea".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba Aita santua argazkiak Gasteiz berriak Albisteak Vatikanoko azken ordukoa