Gizartea -

Eguraldia

EAE alerta laranjan izango da igandean eta astelehenean, haizeagatik

Segurtasun Sailak olatuak eta mareak arriskutsuak izan daitezkeen lekuetatik aldentzea, itsasontzirik ez erabiltzea eta horien amarrak egiaztatzea aholkatu du.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Haizeagatik ezarritako abisu horia alerta laranja bihurtuko da igande gauean Euskadin, ufadak 120-130 km/h-koak izango baitira babes gabeko lekuetan, eta 100 km/-koak eremu babestuetan.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak azaldu duenez, asteburua oso haizetsua izango da EAEn, bereziki mendebaldean.

Larunbatean, abisu horia ezarriko dute eguerditik gauerdira. Haizeteak 100 km/h-koak izango dira, ostiral honetan ere gertatu bezala.

Gainera, olatuak hiru metro artekoak izango direlako ere ezarriko dute abisu horia, 15:00etatik 18:00etara.

Igandean, eguraldiak okerrera egingo du, abisu horia alerta laranja bihurtuko delako 21:00etatik 24:00etara, babes gabeko lekuetan zein babestuetan. Ordurako, 120-130 km/h-ko haizeak espero dira.

Itsasoan, eutsi egingo diete abisu horiari, olatuak lau metrorainokoak izan baitaitezke eguneko lehen 12 orduetan.

Aipatutako guztia dela eta, Segurtasun Sailak olatuak eta mareak arriskutsuak izan daitezkeen lekuetatik aldentzea, itsasontzirik ez erabiltzea eta horien amarrak egiaztatzea aholkatu du.

Era berean, asteburu osoan itsas kirolik ez egitea ere gomendatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Eguraldia Donostia Gizartea albisteak Albisteak