Gizartea -

Eguraldia

Abisu horia ezarri dute gauerdira arte, haizeagatik

Gainera, Segurtasun Sailak olatuak eta mareak arriskutsuak izan daitezkeen lekuetatik aldentzea, itsasontzirik ez erabiltzea eta horien amarrak egiaztatzea aholkatu du.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gaueko bederatzietatik aurrera, haizeagatik Eusko Jaurlaritzak ezarri behar zuen alerta laranja bertan behera gelditu da; izan ere, hego-mendebaldeko haize boladak uste baino apalagoak izango dira, 100 km/h ingurukoak. Haizeari dagokion abisu hori egun osoan egongo da indarrean.

Euskalmeten eguraldi iragarpenaren arabera, haize ufadak 100 km/h-koak izango dira babes gabeko lekuetan eta 80 km/h-koak eremu babestuetan, bereziki, arratsalde-gauean. Orduan, haize boladek 90 km/h-ko abiadura gaindi dezakete Arabako, Bizkaia hegoaldeko eta Gipuzkoako hainbat tokitan.

Azken orduotan haize boladak gogorrak neurtu dira Euskal Herrian: Kapilduin, 100,2 km/h; Navarreten, 95,6 km/h; Ordizian, 93,9 km/h; eta Gasteizen 85 km/h.

Itsasoan, eutsi egingo diete abisu horiari, olatuak lau metrorainokoak izan baitaitezke.

Aipatutako guztia dela eta, Segurtasun Sailak olatuak eta mareak arriskutsuak izan daitezkeen lekuetatik aldentzea, itsasontzirik ez erabiltzea eta horien amarrak egiaztatzea aholkatu du.

Era berean, asteburu osoan itsas kirolik ez egitea ere gomendatu du.

Bihar, astelehena, haizeak indarra galduko du. Alabaina, itsasoaren egoerak ez du hobera egingo eta olatuengatik eta kostaldeko kalteengatik abisu horia egongo da indarrean. Azken hori, itsasgorako aldietan aktibatuko da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Eguraldia Donostia Gizartea albisteak Albisteak