Gizartea -

Gai arriskutsuak

Hiru enpresa hustarazi dituzte Gasteizen bonbona batek su hartu ostean

Antza denez, azetileno bonbona -gas sukoia- eta soldatzeko erabiltzen den pistola lotzen dituen gailuak huts egin du eta, ondorioz, sua piztu da.

Agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gasteizko Jundiz industriagunean zeuden hiru enpresako 50 bat langile hustarazi dituzte gaur, astelehena, arratsaldean, azetileno bonbona batek su hartu eta sute bat eragin ostean.

Segurtasun Sailak eta Gasteizko suhiltzaileek EFEri jakinarazi diotenez, gertaera 16:20ak aldera jazo da, Trujillo Hermanos galdarategian, Paduleta kalean.

Antza denez, azetileno bonbona -gas sukoia- eta soldatzeko erabiltzen den pistola lotzen dituen gailuak huts egin du eta, ondorioz, sua piztu da.

Ertzaintzak, Udaltzaingoak eta suhiltzaileek bertara jo eta galdategiko langileak hustarazi dituzte, baita horren ondoko beste bi enpresakoak ere, hau da, 50 bat lagun.

Hala, gai arriskutsuen aurkako protokoloa abiarazi eta kalea hesitu dute, suhiltzaileek arriskua igaro dela esan arte.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Araba Suteak albisteak Gasteiz albisteak Gaurko azken ordukoa