Gizartea -

Bizkaia

Berangoko sutea nahita piztu zutela susmatzen du Ertzaintzak

Teknikariek baztertu egin dute jatorria naturala (tximistaren bat) edo norbaiten utzikeriaren ondorio izatea.

Suteak Berangon kiskalitako lur-saila. Argazkia: EiTB
Suteak Berangon kiskalitako lur-saila.
200 hektarea erre ditu suteak Berangon eta Sopelan

1:14

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintza abenduaren 27an Berangon piztu zen eta 200 hektarea kiskali zituen sutea ikertzen ari da, nahita piztuta izan zela susmatzen baitu.

Elena Unzueta Bizkaiko Iraunkortasun eta Ingurugiro diputatuak esan du sutea nahita piztu izana dela hipotesi nagusia, teknikariek baztertu egin dute eta jatorria naturala (tximistaren bat) edo norbaiten utzikeriaren ondorio izatea.

Diputatuak ez du gaiaren inguruko xehetasun gehiago eman nahi izan, Ertzaintzaren eskumena delako eta ikerketan eraginik ez izateko.

Unzuetak prentsaurreko batean azaldu duenez, Berangoko suteak 200 hektarea kiskali zituen 11 kilometroko perimetroaren barruan, eta garrak Sopelara eta Urdulizera ere iritsi ziren.

Jabetza pribatukoa zen erretako ia eremu guztia, eta eukaliptoak eta pinuak ziren nagusi.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Gaurko albisteak Bizkaia Suteak bideoak Albisteak Berango azken ordukoa