Gizartea -

Suteak

Suak 200 hektarea inguru erre ditu Berangon eta Sopelan

Atzo gaueko euriak Berangoko eta Sopelako sutea kontrolatzeko eta itzaltzeko aukera eman du. Bestalde, Arantzako (Nafarroa) sua kontrolpean dute.

Berangoko sutea. Argazkia: Gurutze Gorria
Berangoko sutea. Argazkia: Gurutze Gorria
200 hektarea erre ditu suteak Berangon eta Sopelan

1:14

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Igandean Berangon eta Sopelan piztutako suteak 200 hektarea inguru kiskali ditu, Bizkaiko Foru Aldundiak gaur jakinarazi duenez.

Hasiera batean garrek 120 edo 130 hektarea erre zituztela uste bazuten ere, Bizkaiko Diputazioko iturriek EFE albiste agentziari zehaztu diote 200 hektarea inguru kiskali direla.

Erretako lursailaren % 70 Berangoko udalerriari dagokio eta gainerako % 30a, berriz, Sopelari.

Sutearen zergatiez galdetuta, behin sua itzalita, espezialistak ikerketa egiten hasiko direla.

Azken egunetan Bizkaian eta Nafarroan hektareak kiskali dituzten suteak kontrolatzeko eta itzaltzeko aukera eman die atzo gaueko euriak larrialdi zerbitzuei, Radio Euskadik jakitera eman duenez.

Berangon eta Sopelan (Bizkaia) piztutako suteak kontrolatzea lortu dituzte, Ingurumen Ministerioko bi hidrohegazkinen laguntzarekin. Are gehiago, Bizkaiko suhiltzaileek sua itzalitzat jo dute Twitter sare sozialean.

Gainera, Aginte Postu Aurreratua kendu dutela jakitera eman dute Bizkaiko suhiltzaileek. Gauerdian suhiltzaile-taldeek alde egin zuten eta hiru pertsona geratu ziren sutearen perimetroa zaintzen.

Hala ere, Basalan enpresako bi taldek zonaldean jarraituko dute gaur, sua berriz bizitzea eragozteko.

 

Era berean, Karrantzan edo Muskizen piztutako beste su batzuk kontrolpean dituzte dagoeneko. Azken orduetan kezka sortu duen beste sutea Artikutzako Parke Naturalean (Nafarroa) piztu zen, baina atzo arratsaldean kontrolatzea lortu zuten. Hiru fronte aktibo izatera heldu zen.

Aberastasun handiko eremua kiskali du sute larriak. Gainera, zantzu guztien arabera, norbaitek sua piztu zuen.

Sutea Arantzan efe

Sutea Arantzan efe

Arantzako sutea. Argazkia: EFE

Kantabrian ere suteak eragin dituztela uste dute agintariek. Euria sua itzaltzeko lanetan laguntzen ari da, baina oraindik 20 bat piztuta daude. Suteen egileak “legearekin” zigortzeko eskatu du Miguel Angel Revilla Kantabriako presidenteak.

Kezka

Bizkaiko suhiltzaileak, Ertzaintza eta SOS Deiak beldurrak airean izan zituzten sugarrek atzo. Eguerdian Ingurumen Ministerioko bi hidrohegazkinek itzaltzeko lanekin bat egin zuten, eta horien esku-hartzea erabakigarria izan da. Sua Berangoko industrialdetik eta hilerritik 50 bat metrora izan zen.

Haize bolada bortitzek lana asko zaildu zuten, baina hidrohegazkinek eta euriak sutea itzaltzen lagundu dute. Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusiak zonaldea bisitatu zuen atzo, eta larrialdi zerbitzuei egindako lana eskertu zien.

Suhiltzaileen eta jendearen lana goraipatu du gaur Lucia Isla Bizkaiko Aldundiaren Nekazaritza zuzendari nagusiak Radio Euskadin. “Hidrohegazkinen ikusgarritasuna alde batera utzita, jendearen lanik gabe ezinezkoa litzateke sua itzaltzea”, adierazi du.

Orain ikerketa bat zabaltzeko ordua dela esan du Nekazaritza zuzendari nagusiak. Zentzu horretan, ez du hipotesirik baztertu.

Suteak 200 hektarea kiskali dituela baieztatu du Bizkaiko Foru Aldundiak.

Suak kiskalitako lur-sail handiena Berangokoa da, % 70, gainerako % 30a Sopelan erre du, foru erakundeko iturriek ziurtatu dutenez.

Suteak bi fronte izan ditu, horietako bat Berangon, hiru bat kilometroko zabalera batekin, eta bigarrena Sopelan.

Kontrolpean

Nafarroan, Arantzako sutea “kontrolpean” dago. Iragan goizaldean sua berriz bizitu zen hiru fronterekin. Horietako batek Artikutzako Parke Naturala harrapatu du. Parkea Nafarroan dago, baina Donostiako Udalaren administraziopean dago.

40 hektarea baso (haritzak, pagoak eta pinuak) kiskali zituen suak atzo, 20 bat hektarea Artikutzako parkean. Iragan osteguneko sutea bezalaxe, atzokoa ere norbaitek piztu zuela uste dute suhiltzaileek.

Sua itzaltzeko lanetan Altsasu, Auritz, Cordovilla, Nabaskoze, Oronoz eta Donostiako suhiltzaileek parte hartu dute.

Bi helikopterok sua itzaltzeko lanean ari dira goizetik; izan ere, eguraldiak hobera egin du eta atzoko haize bolada bortitzak desagertu dira.

Bederatzi suhiltzaileko bi taldek sutearen frontea zaindu dute gauean. Iragan ostegunetik 130 hektarea baino gehiago kiskali ditu suak zonaldean.

Sutea Arantzan efe

Sutea Arantzan efe

Arantzako sutea. Argazkia: EFE

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Sopela argazkiak Zer gertatu da gaur Bizkaian? Nafarroa Suteak albisteak Albisteak Gaur Albisteak Berango