Gizartea -
TRAFIKOA
Kamioi baten istripuak A-8 autobidea ixtea eragin du, Trapagaranen
12:40 inguruan izan da istripua, Kantabriako noranzkoan, eta errepidea 16:45 arte egon da itxita. Ez da zauriturik izan.
agentziak | erredakzioa
A-8 autobidea lau orduz itxita egon da Trapagaran parean, Kantabriako noranzkoan. Kamioi batek guraizearena egin du, eta errepidean gurutzatuta geratu da.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, 12:40 inguruan izan da istripua, eta ondorioz, auto ilara luzeak izan dira, bi kilometrotik gorakoak. Portugaleteko irteeratik bideratu du trafikoa Ertzaintzak.
Errepidea 16:45ean ireki dute eta egoera bere onera etorri da.
Istripuan ez da inor zauritu.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea