Gizartea -
Atxiloketa
"Auzokideak lasaiago daude", dio Urdulizko alkateak
Juan Oleak Radio Euskadirekin hitz egin du herri bizkaitarreko baserri batean lapurreta egin eta emakume baten heriotza eragin zuten lau ustezko erasotzaileak atxilotu ostean.
Erredakzioa
Juan Olea Urdulizko alkateari elkarrizketa egin diote Radio Euskadin atzo, ustez, herriko baserri batean, iragan abenduaren 18an, lapurreta egin zuten lau lagun atxilotu ostean.
Oleak adierazi duenez, Urdulizko auzokideak "pozik" eta "lasaiago" daude atxiloketaren berri jakin ostean.
Urdulizko baserrian egindako lapurretan 83 urteko emakume bat hil egin zen eta bere 70 urteko neba larri zauritu egin zuten. Erasotzaileek baserriko bizilagunak jo, lotu eta bozatu zituzten etxean lapurreta egiteko.
Lapurrek etxetik alde egin zuten bizilagunak lotuta utzita eta bi egun igaro ziren jabearen semeak aurkitu zituen arte.
Ikertzaileek beste hamar lapurreta egotzi dizkiete atxilotuei EAEko beste baserri batzuetan.