Gizartea -
Donostia
Bi lagun hil dira Donostiako Boulevardean, ordu gutxitan
Gizonezko bat eta emakumezko bat dira hildakoak. Hilotzak Auzitegi Medikuntzako Institutura eraman dituzte, autopsia egiteko.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Gizon bat hil da arratsaldean Donostian, gaur goizean emakumezko bat zendu eta ordu gutxira.
13:00etan, gizona ondoezik sentitu da, eta hil egin da. Osasun langileak bertaratu dira, baina ezin izan dute salbatu.
Gorpua Donostiako Auzitegi Medikuntzako Institutura eraman dute, autopsia egin diezaioten.
Gizona hil den lekutik gertu, kutxazain baten barruan lo egiten zuen emakumezko bat hilotz topatu dute gaur goizean.
Harekin batera beste bi etxegabe zeuden, eta horiek ohartu dira, esnatzean, emakumea hilda zegoela.
Donostia San Sebastian Eguna eta Danborrada ospatzen ari den egunean gertatu dira bi heriotzak.