Gizartea -
Batz enpresa
Kamera bat agertu da enpresa bateko emakumezkoen aldageletan, Igorren
Gizon bat atxilotu du Ertzaintzak, intimitatearen aurkako atentatu delitua leporatuta. Azken hilabeteotan, hirugarren aldia da kamerak topatzen dituztela emakumezkoen aldageletan, EAEn.
Agentziak | Erredakzioa
Ertzaintzak gizonezko bat inputatu egin du Batz Igorren (Bizkaia) dagoen enpresa bateko emakumezkoen aldageletan kamera bat jarri duelakoan, Segurtasun Sailetik zabaldu dutenez.
Intimitatearen aurkako atentatu delitua egitea egotzi diote. Aldageletan kamera bakarra topatu dute.
Hirugarren aldia da -azken hilabeteotan- EAEko emakumezkoen aldageletan kamerak agertzen direla: lehenengoa Fadura polikiroldegian (Getxo, Bizkaia) agertu zen eta, ondoren, Azpeitiko (Gipuzkoa) Lagun Onak futbol taldeko instalazioetan.