Gizartea -

Jazoerak

Sute bat eta gas-isuri bat Iruñeko bi etxebizitzatan

Gertakari biak atzo arratsaldean jazo ziren, eta ez zuten bizilagunik etxetik atera behar izan.

Agnetziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iruñeko suhiltzaileek eta mantentze-teknikariek sute batez eta ustezko gas-isuri batez arduratu behar izan dute azken orduetan. Udaltzaingoak jakitera eman duenez, ez da zauriturik egon aipatu jazoera bietan.

Ezbehar biak atzo arratsaldean izan ziren. Sutea Txantreako auzoan gertatu zen, tximinia baten eraginez; ustezko gas-isuria, berriz, Milagrosan. Batean zein bestean ez zituzten bizilagunak etxetik atera behar izan.

Horrez gain, Udaltzaingoak lau trafiko-istripu artatu behar izan zituen. Istripu horietan hiru pertsonak zauri desberdinak izan zituzten. Besteak beste, ibilgailu batek zuhaitz baten aurka jo zuen Miluzeko errepidean, errepidetik atera ostean; gainera, San Jorge etorbidean harrapaketa bat egon zen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñeko albisteak Suteak Gizartea albisteak Eguneko albisteak