Gizartea -

Gertakaria

Leihotik erorita atzo Bilbon hil zen emakumeak gaixotasun larria zuen

Hala adierazi du gertaeraren unean haren etxean zegoen alabetako batek.

Argazkia: EiTB
Argazkia: EiTB
Emakume bat hil da Bilbon, ustez etxe bateko leihotik behera erorita

2:16

EITB.EUS | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Atzo, Bilboko etxebizitza bateko leihotik behera erorita hil zen 50 urteko emakumeak gaixotasun larria zuen –gaixo terminala zen–, eta litekeena da bere burua bota izana. Hori gertatu zenean haren etxean zegoen alabetako batek eman du horren berri.

Hain justu, Txurdinaga eta Otxarkoaga arteko Garate kaleko 25. zenbakia duen atarian gertatu zen. Ertzaintzak dei bat jaso zuen 11:40 aldera, emakume bat kalean botata eta, seguruenik, hilda zegoela esanez.

Bertara joan ziren ertzainek emakumea leihotik erori zela eta hilda zegoela baieztatu zuten.

Agenteak haren etxera joan ziren jarraian, eta emakumearen senarra, 55 urtekoa, aurkitu zuten bertan, zaurituta, sabelean aizto bat zuela; bi zauri zituen. Basurtuko Ospitalera eraman zuten berehala anbulantziaz, eta ebakuntza egin zioten. Larri dago.

Ertzaintzak ikerketa abiatu du horren ingurukoak argitzeko, baina Segurtasun Sailak baztertu egin du genero indarkeriaren kasu bat izatea. Litekeena da gertatutakoak beste era bateko drama pertsonal edo familiar batekin lotura izatea, horren arabera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko albisteak Gizartea Albisteak Txurdinaga gaur