Gizartea -

Droga

1,8 tona kalamu erretxina atzeman dute Hendaian

Merkatuan 11 milioi euroko balioa izango luke. Kamioiko bi gidariak atxilotu egin dituzte.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Frantziako segurtasun indarrek 1,8 tona kalamu erretxina atzeman dute Hendaian, kamioi batean, elikagaien artean ezkutatuta. Kamioko bi gidariak, nazionalitate espainiarrekoak, atxilotu egin dituzte.

"Galkorrak diren elikagaiak garraiatzen zituen kargamentu batean zegoen ezkutatuta. Merkatuan 11 milioi euroko balioa izango luke", Frantziako Gobernuko Aduanetako Zuzendaritza Orokorrak ohar bidez jakinarazi duenez.

Hendaiako aduanan atzeman zuten urtarrilaren 21ean. Kamioiak frutak eta barazkiak eta aparatu elektrikoak zeramatzan, eta gailu elektrikoen artean ezkutatuta zegoen kalamua. Guztira, 1.817 kilogramo kalamu zegoen.

Antza denez, kamioiak Espainia eta Herbehereak arteko bidea egin behar zuen. Kamioiak matrikula espainiarra zuen eta, dokumentazioaren arabera, frutak eta barazkiak -perrexila, uraza, sagarra, brokoli eta mandarina- eta bi sorgailu garraiatu behar zituen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Drogak Hendaia Gizartea albisteak Gaurko azken ordukoa