Gizartea -
Karrantzan
Euskadiko azken hiru otsoak akabatu dituztela salatu dute
Bizkaiko Foru Aldundiak Karrantzan uxaldi bat egitea baimendu zuen eta ehiztariek hiru otso akabatu zituzten.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Euskadiko Otso Taldeak salatu duenez, Euskal Autonomia Erkidegoan bizi ziren azken hiru otsoak akabatu zituzten Karrantzan egindako uxaldi batean.
Azken asteotan otsoek hiru ganadu buru eta 20 ardi hil dituzte Karrantza inguruan. Hori dela eta, Bizkaiko Foru Aldundiak Karrantzan uxaldi bat egitea baimendu zuen eta ehiztarik hiru otso akabatu zituzten.
Euskadiko Otso Taldeak azaldu duenez, hiru otso horien heriotza eta 2014an akabatu zuten otsoa aintzat hartuta, "seguru aski, Euskadin bizi zen azken otso taldea akabatu dute".
Diputazioaren esanetan, egungo araudia aintzat hartuta egin zen uxaldia, eta ganaduaren eta zinegetikoa ez den espezie baten oreka bermatzeko foru irizpidea errespetatu ei da.
Bestalde, Euskadiko Otso Taldea "zurikeria" egotzi die foru arduradunei, orekaz eta kudeaketaz hitz egiten badute ere, "otsoak akabatzea zutelako helburu", are gehiago, "kuporik" ez zutela ezarri gaineratu dute.